Zarauztarrek porrota jaso zuten lau minututan Pradejonen aurka

2017ko irailaren 26a

 

Pradejonek lau minututan partiduko puntuak etxean geratzea lortu zuen, partidua oso lehiatua izan zen Pradejon eta Zarautzen artekoa.

 

Lehenengo zatian, Zarautz sendo, Pradejonen zelaian egotea lortu zuen minutu gehien, hortik, estrategiako jokaldi batean Alaitzek 0-1ekoa egin zuen 30 minutuan 0-1.

 

Pradejonek ez zuen etsi eta kontraerasotan min handia egiten jarraitu zuen. Hala ere, lehenengo zatiko aukerarik arriskutsuena Ane Mantxolaren burukada batez etorri zen, honek zutoinean jo eta kanpora joan zen.

 

Bigarren zatia ildo beretik hasi zen, baina 63´, 65´ eta 67´. minutuetan Pradejonek 3-1 arte emaitzari buelta ematea lortu zuen. Lehena Rebeca falta jaurtiketa zuzen baten bidez, bigarrena, jokaldi zuzen batekin Sara Carrillo izan zen egilea eta azkena, Celia hurruneko jaurtiketa bidez. Honen ondorioz, Pradejon eroso egotera pasa zen eta Zarautzek, aldiz, buelta eman nahiaren urduritasunez, behera egin zuen.

 

Zarautz: Menayo, Iraide, Marta, Naiara, Amaia, Tolo, Alaitz, Oihane, Txiki, Mantxola eta Saioa. Ordezkoak: Ane Eizaguirre, Sara, Maider, Marina eta Larra.