Tolosak eraman zituen puntuak Hernanitik euria protagonista izandako partiduan

Foto: María
Foto: María

14 de Septiembre de 2017 - LFF

 

Tolosak eraman zuen garaipena larunbatean  Zubipen jokatutako gipuzkoar derbian, 1-3ko emaitzaz. Horrela ekin zioten denboraldiari Hernani eta Tolosako Euskal Ligako neskek.

 

Egun euritsua egokitu zitzaien Hernani eta Tolosari liga hasiera hontan, eta Zubipe ez zegoen futbolera jokatzeko egoera aproposenean. Hala ere Tolosak hobeto hartu zion neurria egoerari eta lehen laurdena iritsi gabe zegoenean, bi goleko abantaila lortu zuten. 11. minutuan Izarnek area ertzetik egindako jaurtiketa bati esker, eta 13.ean Leirek Maddiren jokaldi polit bati bukaera ezin hobea emanez 0-2koa jarri zuten markagailuan.

 

Lehen zatiko gainontzeko minutuetan bi taldeak gogotsu ibili arren, ez zen golik egon. Hernanirentzat albiste txarra Uxue bere ateizanaren lesioa izan zen, Maialen sartu zen zelaira bere ordez. Bigarren zatian Zubiperen egoerak oraindik okerrera egin zuen, eta jokatzea ia ezinezkoa zen. Joko zuzena izan zen nagusi bigarren zatien ere eta baita tentsio puntu bat epaileak Tolosako bi jokalari egotzi baitzituen, Patri atezaina eta Aiora. Bederatzirekin egonda ere tolosarrek hirugarren gol bat egiteko gai izan ziren, Zuriñeren eskutik. Enirek hernaniarrentzat gola egin ondoren, partidua azkenean 1-3 amaitu zen.