Goierri Gorri garaipenen bidera itzuli zen Elorrio mendean hartuz

2016-11-29 / goierrigorri.eus

 

Hainbat jardunalditan hiru puntuen atzetik ibili ondoren, etxean eskuratu zituzten Goierri Gorriko neskek Elorrioren aurkakoan. Euskal ligan Garaipenera itzuli soilik ez, sailkapeneko laugarren postuan den taldea mendean hartu zuten berdegunean.

 

Hasieratik partidan sartuta zelairatu ziren goierritarrak, ondo kokatuta eta bizkaitarrei beren jokoa egiten utzi gabe. Horren eta presio on baten ondorioz, apur bat gora egin zuten gorriek aurkarien atea zulatzeko aukerak areagotuz. Kornerrez gain, pare bat aukera garbiren ondoren iritsi zen Ane Lopezen gola; 1-0. Elorriokoek ez zuten aurkitzen etxekoen atera iristeko bidea, eta aldageletara joateko denbora iritsi zen.

 

Bigarren zatian bazekiten Goierri Gorrikoek intentsitatea mantentzea zela gakoa, eta gogo atera baziren ere bizkaitarrak ez zuten aukera garbirik sortzea lortzen. Apur bat atzerago bai, baina arriskua sortzen zuten gorriek baloi luzeagoekin. Behin zelai erdia gurutzatuta denbora egiten zuten aurkarien area inguruan gainera. Kontraeraso batean etorri zen bigaren Ane Lopezek kontuko bigarrena eginez; 2-0. Emaitzak eta jokoak bere horretan jarraitu zuen amaierara arte, hiru puntu hauekin 16 puntu eta zazpigarren postura igoz.

 

Golak: 1-0 Ane López, 2-0 Ane López.