Anaitasunak Pauldarrak liderra garaitu zuen

2018 azaroaren 27a 

 

cdanaitasuna.eus

 

Euskal Ligako neskek azken asteetako bolada txarra agurtu dute izan zitekeen modurik hoberenean. Txerloian aritu zen Gorka Zubizarretak gidatzen duen taldea, maiatzean Euskal Ligara igoera lortu zuen plaza berean; ez zuten hutsik egin gorrixek. Hasi eta berehala izan zuen Maider Badiolaren eskutik bat eta hutsekoa egiteko aukera ederra, baina gerora Pauldarrak taldeak izan zituen abagune onenak. Miren Odriozola atezainak lan bikaina egin zuen atepean, eta bisitarien golaukera garbiak ekidin zituen. Neurketa gogorra eta intentsitate handikoa izan en Txerloian jokatutakoa.

 

Golak bigarren zatirako utzi zituzten Anaitasunak eta Pauldarrak taldeak. Erasokorrago aritu zen taldea. Zuzenago jokatzen hasi zen arriskuak hartzea ekidinda, eta 60. minutua bete aurretik bat eta hutsekoa egiteko aukera izan zuen Anaitasunak. Penaltia izan zuten gorrixek, baina Ainhoaren jaurtiketa atezainak gelditu zuen.

 

Lanean jarraitu zuten neskek, zelai erdian Barakaldoko taldeari presioa gogor eginez eta 77. minutuan iritsi zen saria. Aurkariaren bizkarrera sakonean jokatutako baloi batean Maider Badiola azkarrago izan zen atzelaria baino, eta jaurtiketan ez zuen hutsik egin. Handik bi minutura, berriz, bi eta hutsekoa. Elene Zabala zelairatu berriak jokaldi dotorea egin zuen eskuin hegalean baloia hartu eta barneraldia eginda. Ezker aldean bakarrik zen Irantzurekin jokatu zuen Zabalak, eta ezkerrez egindako jaurtiketa barrura bidali zuen zutoina jo ondoren.

 

Bi eta hutsekoarekin ez zuten garbi garaipena. Taldea jakitun zen aurkaria neurketan sartu eta azken minutuak korapilatzeko gai zela. Eta horrela izan zen. 81. minutuan lortu zuten bizkaitarrek bi eta batekoa, ezker hegaletik egindako jokaldia bati amaiera bikaina emanda. Bi eta batekoarekin gogotik saiatu behar izan zuten neskek. Baloia Anaitasunak defendatzen zuen zelaian zenean gogor agertu zen, eta aurkariarenean zenean presioa ondo egin zuten.

 

Denboraldiko hirugarren garaipena, beraz, Gorka Zubizarreta entrenatzailearen taldeak lortutakoa. Sei jardunaldi lehorren ondoren —hiru berdinketa eta hiru porrot—, beharrezkoa zuten garaipena eskuratu zuten neskek liderraren aurka. Datorren asteburuan ere etxean arituko dira Euskal Ligako neskak. Barakaldo hartuko dute igandean, 15:30ean.

 

Cantera Deportiva

 

Derrota inesperada del Pauldarrak ante Anaitasuna de la que las fabriles deberán aprender. No fue peor el equipo barakaldes, pero tampoco fue su día. En el primer tiempo el Pauldarrak creó ocasiones clarísimas para marcar, pero Naroa, Irantzu o Iraide fallaron en el remate final.

 

Tras el descanso de nuevo erraron en una oportunidad manifiesta. Tras un mano a mano de Miranda, Ana salvó al equipo parando un penalti, pero después en el 77' y el 79' llegaron dos goles locales en dos minutos de desconcierto. Seguido, en el 81', Elordui hizo el 2-1 en una jugada. Noa y Miranda, en un remate al palo, tuvieron el 2-2. 

 

Anaitasuna: Miren, Intza, Zihara, María S, Ainhoa, Ane, Leire, Irantzu, Aretha y Maider. En el banquillo: Oihana, Maialen, Libe, Zabala, Eneritz J, Eneritz G y María Juaristi.

 

Pauldarrak: Ana, Mayara (Miranda 55'), Naia, Cuñado, Joane (Briones 55'), Carretero (Aida 55'), Leire, Naroa, Irantzu y María Vicente (Noa 65') e Iraide (Elordui 80').

 

Goles: 1-0 (77') Maider; 2-0 (79') Irantzu; 2-1 (81') Elordui