Leioakok garaipenaren bideari ekin dio berriz Anaitasunaren huts egiteak zigortuz

07 de Diciembre de 2018

 

sdleioa.com

 

El Leioako Emakumeak se imponía por 2-1 contra el Anaitasuna F.T. en el encuentro disputado en las instalaciones de Sarriena perteneciente a la 14ª jornada de la Liga Vasca.

 

El encuentro comenzaba con un claro dominio local, fruto del cual llegaba la primera aproximación peligrosa a la portería del Anaitasuna F.T. con el disparo al poste de Amaia Altzaga. La primera parte finalizaba con casi una decena de saques de esquina favorables a nuestro Club pero con el empate inicial sin goles.

 

La tónica continuaba tras el descanso, pero las guipuzcoanas también gozaban de buenas llegadas gracias a su buenas combinaciones en el centro del campo y a la rapidez de sus delanteras. Fruto de ese cóctel se vivió una entretenida segunda mitad. En el minuto 53 llegaba el 1-0 tras un pase de la muerte de Marta que la guardameta visitante introducía sin querer en su propia portería. Uxue salvaba el empate en dos ocasiones gracias a sendas intervenciones. Pero nada pudo hacer en el minuto 78 cuando fue superada por una pared visitante, que derivó en el golpeo a puerta vacía de Maider Badiola. Cuando parecía que el partido estaba condenado a acabar en tablas, un pase largo era bien amortiguado por Marta e introducido con suavidad en la red con un golpeo raso con su pierna izquierda.

 

Este resultado provoca que el Leioako Emakumeak corte la racha de cuatro semanas consecutivas sin ganar por primera vez en lo que llevamos de competición liguera, se reencuentre con el triunfo y coja confianza para los tan importantes duelos que se le avecinan en las jornadas venideras. La próxima semana, la Liga Vasca se tomará su primer descanso desde que arrancara el pasado mes de septiembre, por lo que el equipo leioaztarra no jugará hasta dentro de dos fines de semana contra el Barakaldo C.F. a domicilio en el derbi vizcaíno perteneciente a la 15ª y última jornada de la ida en la Liga Vasca.

 

cdanaitasuna.eus

 

Neskek neurketa ona burutu zuten atzo, osteguna, Leioako Sarriena zelaian. Atsedenaldira hutsean iritsi zen taldea defentsa lan ona eginda, baina bigarren zatian bi hutsegite egin zituzten gorrixek, eta Leioako Emakumeak taldeak bikain baliatu zituen opariak azken lau astetan lortu gabe zen garaipena eskuratzeko.

 

Etxekoak sendo sartu ziren neurketan eta bizkaitarrena izan zen jokoaren ekimena. Baloi luzeen bitartez saiatu ziren etxekoak uneoro gureei min egiten, baina zelaian ondo jarrita defentsa lan aparta egin zuten gure neskek. Aukera gehienak eta onenak etxeko taldearenak izan ziren. Anaitasunak oso baloi gutxi izan zuen oinetan, eta izan zuenean egoera txarrean. Goiko lerrotik egin zuen presioa Leioako taldeak eta gureek baloia zelai erdian hartutakoan ere arnasarik hartzen ez zuten utzi.

 

Atsedenaldira inoiz baino biziago iritsi ziren gure neskak, baina 54. minutuan lortu zuten etxekoek bat eta hutsekoaren gola. Ezker hegaletik iritsi ziren area barrura, baloia erdiratzen hasi ziren eta Oihana atezaina baloiaren bila irten zen. Erdiraketa uste baino estuagoa egin zuten etxekoek, eta Oihanaren oinean jota ate barrurako bidea hartu zuen baloiak.

 

Golaren ostean Anaitasuna Leioako taldea bere zelaian sartzeko gai izan zen. Baloiar eta zelai erdia eskuratu zituen taldeak, eta jokoa hegaletara irekita min egitea lortu zuen taldeak. Aukera onak izan zituzten gorrixek, baina etxekoen portagonista nagusia atezaina bihurtu zen bere geldituekin. Pazientziaz hartu zuen Anaitasunak jokoa, eta aurrera egiten jarraitu zuen. Banakoa zelai erdian ondo borrokatutako baloitik iritsi zen. Ane Juaristik borroka irabazi eta Leire Ucinek jaso zuen baloia oinetan. Ucinek Irantzurekin jokatzeko ezker hegalera egin zuen pasea atzelarien artetik eta Irantzuk Maiderri egin zion pasea, atezaina gaindituta zela. Taldeko golegile nagusiak ez zuen hutsik egin atea hutsik zela.

 

Bi taldeek puntua ontzat ematen zuten, baina Anaitasuna ondo zegoen zelaian eta aurkaria baino gehiago zen. Gola, ordea, etxekoek egin zuten. Baloi luze batean gure neskak ez ziren fin ibili eta jokaldi moztu aurretik etxekoen aurrelariak lapurtu zien baloia gureei. Ezker oinarekin poliki-poliki Oihana atezainak defendatzen zuen ate barrura bidali zuen baloia Leioako jokalariak. Gorrixek porrot gogorra jaso zuten Leioan.

 

Poliki eta mantso bada ere, pixkanaka sentsazio hobeak ari dira ematen neskak, baina egindako oker bakoitza garesti ordaintzen jarraitzen dute. Datorren asteburuan atseden astea izango dute neskek Euskal Selekzioaren partidak direla eta. Abenduaren 22an, zapatua, jokatuko dute Zarautz taldearen aurka, Txerloian. Bigarren itzulia beste txip batekin hasi aurretik aukera ederra dute neskek garaipena lortu eta beheko postuetatik goraka hasteko.

 

Leioako: Uxue, Landa, Irati Lazkano, Idoia, Solar, Ainhoa, June (Nile 70'), Elena (Esti Maca 64'), Ángela, Marta (Ane 92') y Altzaga (Altzaga 89').

 

Anaitasuna: Oihana, Intza, Zihara, María Santizo, Irantzu, Ane, Ainhoa, Leire Ucin, Aretha, Elene Zabal eta Maider. Aulkian Miren, Ania, Libe, Maialen, Eneritz Jauregi, Josune eta Maria Juaristi.

 

Golak: 1-0 (53') b.a; 1-1 (78' Maider Badiola; 2-1 (86') Marta.