Berdinketa intentsitate handiko derbian

2017ko urtarrilaren 10a - goierrigorri.eus

 

Banako berdinketarekin amaitu zen gipuzkoarren derbia. Puntu banaketa beraz, sailkapenean bi puntuko aldea, goierritarren, aldekoa mantenduz.

 

Partidari dagokionean, hotzak Igartza hartu zuen eta badirudi gorriei ere eragin ziela. Hernaniarrak berriz, ohiko modura hasieratik irten ziren erabat sartuta eta partida hasi eta berehala Enirek egin zuen gola, 11. minutuan. Derbi guztiak bezala borrokatua izan zen hau ere, intentsitate handikoa bi taldeen gertutasunagatik. Eta partida azken unean zela, alboko sake batetik etorri zen berdinketaren gola. Ezker hegaletik luze atera, eta jende ugari zenez area barruan nahasmena zen nagusi bertan. Ane Lopezek hau baliatu eta banakoa egin zuen. Gehiagorako astirik gabe, puntu banaketa eta sailkapeneko distantziak bere horretan mantenduko dira. 

 

Goierri Gorri taularen erdian da 20 punturekin, Hernani berriz 11garren. Beheko taldeak gorantz datoz ordea, eta aldea murrizten ari da. Hau handitzeko aukera izango dute gorriek igande arratsaldean Erandion. Hernanik, berriz, partidu gogorra izango du, Bizkerre hirugarren sailkatua jasoko baitu Zubipen.

 

Golak: 0-1 Enire, 1-1 Ane López.