Leintz Arizmendi hasieratik joan zen aurretik inoiz etsi ez zuen Betikoren aurka

Foto: Marijo Simón
Foto: Marijo Simón

2018ko urtarrilaren 13a - mondraberri.com/Marijo Simón

 

Partidua hasi bezain laster etxeko taldea aurretik jarri da. Lehenengo gola Lore Etxeandiak sartu du. Bigarrena berriz Haizea Arriaranek jasotako falta baten ondoren heldu da. Epaileak penaltia seinalatu du eta Olatz Legardak gola lortu du.

 

Ondorengo minutuetan Betikok zelai erdiko jokoa bere menpe hartu du eta markagailuan hurbiltzeko aprobetxatu du egoera. 20 minutuan heldu da kanpoko taldearen lehenengo gola. Hala ere, bailarako neskak berregin dira eta 40 minutuan Lore Etxeandiak Arizmendi Leintzeko hirugarren gola lortu du.

 

Gogor atera da Betiko bigarren zatian. Gola egiteko hainbat aukera izan ditu kanpoko taldeak eta bigarren zatiko 22 minutuan bere helburua lortu du. Arizmendi Leintzeko neskek ez dute amorerik eman eta azken gol bat egiteko denbora izan dute. Olatz Legarda izan da golegilea.

 

Golak: 1-0 Lore, 2-0 Olatz, 2-1 Naiara, 3-1 Lore, 3-2 Uski, 4-2 Olatz.