Goierri Gorrik lasaitasuna emango dion garaipena lortu zuen Pauldarrak B-ren aurka

Ane Lopezek hat-trick egin zuen
Ane Lopezek hat-trick egin zuen

2017ko otsailaren 14a - goierrigorri.eus / LFF

 

Asteburu batez geldirik egon ondoren, azken jardunaldian gertaturikoa ahazteko asmoz zelairatu zen Goierri Gorri. Parean Pauldarrak “B” taldea zuten, sailkapenean behe-aldean kokaturiko taldea. Baina gorriak ere azken jardunaldietan puntu zaku handiegirik lortuta ez zirenez, sailkapenaren azpiko aldea ez zen urruti. Igartzan ordea sendo agertu ziren goierritarrak, egoeraren jakitun, eta hiru puntuak eskuratu zituzten 3-0eko markagailua lortuz.

 

Ondo kokatu zen Goierri Gorri lehen minututik, baita bizkaitarrak ere. Baloia mugitzea gustatzen zaie kanpokoei, baina ez ziren itsutu goierritarrak horrekin. Bizkaitarrek aukera garbia izan zuten baloia langara bidaliz. Denbora aurrera joan ahala, aukerak areagotzen joan ziren etxekoak eta lehen zati erdialdean 1-0ekoa egin zuen Ane Lopezek. Taldeak berdin jarraitu zuen aukera gehiago sortuz baita zutoinera baloia bidaliz ere, baina azken 10 minutuetan arriskua sortu zuen Barakaldoko taldeak. Ez zuten lortu berdintzerik eta atsedenera gol bateko abantailaz joan ziren gorriak.

 

Itzultzean gola bilatzen jarraitzen zuten kanpokoek eta saiakera bete betean zeudela, Ane Lopezek egin zuen goierritarrentzat bigarrena; 2-0. Partida erritmoz igo zen orduan, joan etorri askoko minutuak izanik. Baina etxekoek jakin zuten hau jaisten, eta komeni zitzaien jokoa ezartzen. Aukera gehiago izan zituen Goierri Gorrik eta 3-0ekoa berriro Ane Lopezek egin zuen, kontuko hirugarrena eginez partida berean. Sendo eta aurkariaren aukerak leunduz, puntu ditu bilduta taldeak, taularen erdian mantenduz. Datorren astean aukera polita aurrera pausu bat egiteko, Tolosaren aurkako derbian. Barakaldokoek, berriz, Erandioko Betiko Neskak taldea hartuko dute etxean.

 

Golak: 1-0 Ane Lopez, 2-0 Ane Lopez, 3-0 Ane Lopez.