Goierri Gorri seigarren tokian dago Ariznabarraren etxean irabazi ondoren

2017ko martxoaren 7a - goierrigorri.eus

 

Garaipen garrantzitsua Goierri Gorrik asteburuan lortu duena. Gasteizen 0-2 nagusitu ziren gorriak Ariznabarraren zelaian joan den larunbatean. Hiru puntuetara itzultzeaz gain, gainontzeko emaitzen laguntzaz seigarren postura egin du salto euskal ligako taldeak.

 

Puntu beharra zuen Ariznabarrak, sailkapenaren behe aldetik ihes egiteko eta tentsio hori nabari zen jokalarietan. Goierri Gorrik ordea bere tokia hartu zuen zelaian eta ez zen aurkariagatik baldintzatzen utzi. Arrisku gehiegi hartu gabe bai gorriak baina ate aurrean asmatzea falta zitzaien. Aldageletatik itzuli orduko egin zuten goierritarrek gola, Ane Lopezek hain zuzen ere. Partida kontrolpean zegoela esan zitekeen baina gol bakarreko aldeak beti uzten du dudentzako tokia. Horri erantzuna bilatze aldera jo zuten baina azken 10 minutuetara arte ez zuten asmatu. Ane Lopezek egin zuen 0-2koa ere, eta partida erabakita utzi. Partida serioa eta bide batez euskal ligako golegile nagusia bihurtu da legazpiarra.