Tolosak izugarrizko garaipena lortu zuen Barakaldon

16 de Marzo de 2017

 

Antxon Iglesias

 

Joan den asteburuan, Seniorrek gonbidatuta beraiekin norgehiagoka jolastera joan ginen Maria eta ni. Barakaldon jolasten genuen. Bagenekien aurretik, aurkituko genuena ez zela erraza izango, klasifikazioan puntu bat gehiagorekin bait zeuden aurkariak. Baina hori ez zen arrazoi izan legez egiten duten autobusaren atzekaldeko karaokea alde batera uzteko.

 

Partida ez genuen bide onetik hasi, 25-30 minutu igaro bezain laster 4 gol jaso genituen. Sinesgaitza zen, motibazioa zein elkarrenganako animoen falta sumatzen ziren. Atseden aldian Imanolek zenbait oihu bota ondoren eta Leirek bere amari garrasika topera animatzeko esan ostean, jarrerak zertxobait aldatu ziren.

 

Norgehiagokaren bigarren zatiaren hasierak berdin jarraitu zuen. Jarraian, Patri atezainak kolpea hartu eta partidua 10 minutu luzez geldi egon zen. Orduan Imanolek atezain aldaketa zein beste 3 aldaketa burutu zituen, ni barne. 70. minutuan markagailuak berdin jarraitzen zuen. Lehenengo gola 75. minutuan sartu nuen eta segidan Ainhoa Bengoetxearen bi golazo eta Garikanorena etorri ziren, launakoa lortuz. Ezin genuen sinistu, markagailua berdintzea lortu genuen. Hori ez zen dena izan, 98.minutuan, epaileak ezarritako luzapenean, zorte askorekin 5.gola sartu nuen. Denen besarkadek zein Garikanoren “La puta ama” oihuek izugarrizko poza eman zidaten. Minutu bat ere ez zen geratzen amaierarako.

 

Esan beharra dago, afizioak emandako animoak ezinbestekoak izan zirela. Patri atezainaren famili erdia ahots gabe geratu baitzen. Gol bakoitza eta gero “Beste bat, beste bat...” oihukatzean denen motibazioak gora egiten zuen. 

 

------------------------

 

El Tolosa remonta en La Siebe un 4-0 al descanso

 

Cantera Deportiva

 

El Baraka se fue al descanso con 4-0 y en el 60’ Ane hizo el 5-0 en una acción donde la portera propinó una patada a la atacante lesionándola. El árbitro anuló el tanto y pitó falta en ataque. Janire tuvo que salir tocada y las fabriles perdieron el control del centro del campo. Las guipuzcoanas fueron efectivas y remontaron con un tanto en el 94’ y el 4-5 en el 100’ cuando el descuento era de siete minutos.

 

Barakaldo: Aida, Mai, Nahia, Irati, Melgui, Mondelo, Uxue, Aitana, Ane (Janire 60’), Yaiza, Nerea.

 

Goles: marcaron para el Barakaldo Nerea (2), Uxue y Aitana. Por parte tolosarra anotaron Saioa (2), Ainhoa Bengoetxea (2) y Ainhoa Garikano.