Hutsna amaitu zuten Leintz Arizmendi eta Pauldarrak B-ek Mojategin

Argazkia: Hasier Larrea
Argazkia: Hasier Larrea

2018ko martxoaren 6a - mondraberri.com

 

Leintz Arizmendiko jokalariak saiatu dira baina gaurkoan baloiak ez du ate barrura sartu nahi izan. Eta ez da gol aukera faltagatik izan. Batik bat lehen zatian, bailarako taldeak barakaldotarren zelaian presionatu du, eta merezi izan dute markagailuan aurreratzea.

 

Bigarren zatian Pauldarrek gehiago estutu dute etxekoen defentsa, eta abaguneak izan dituzte gola sartzeko. Miren atezaina ondo aritu da ordea, eta defentsek ere izan dute meriturik. Azken ordu laurdenean suspertu dira zuri-moreak, kornerren bitartez arriskua sortuz. Ezin izan dute ordea. 

 

Leintz Arizmendik sailkapenaren erdialdean jarraitzen du kokatuta 30 punturekin, jaitsiera ekarri ahal duten postuetatik zazpi puntutara. Bizkaitarrak aldiz hirugarren dira atzetik 22 punturekin, eta Bigarren mailatik jeitsi daitezken taldeei begira jarraitu beharko dute.