Elorrioko Itsasne Larruskainek hat-tricka egin baina Goierrik partida irauli eta puntuak eraman zituen Eleizaldetik

2107ko apirilaren 4a - goierrigorri.eus / LFF

 

Partida nahasia larunbatean Elorrion jokaturikoa. Markagailuan aurretik nahiz atzetik egon zen Goierri Gorri, eta azken minutuetako eromenak garaipena eman zien. Etxean kolpea hartuta ziren gorriak, eta sailkapenean bizkaitarrak sailkapenean koska bat gorago diren arren hiru puntuak eskuratu zituzten goierritarrek.

 

Lehen minutuetan ez ziren bilatzen berdegunean goierritarrak, atzeko lerroaren bizkarra bilatzen zuten Elorrioko jokalariek arriskua sortzeko. Modu honetan iritsi zen etxekoen lehen gola, lerroak aurrean kokatuta Naiarak baloia atzetik atera eta goian jarri zuten bizkaitarrek 1-0ekoa egiteko, Itsasne izan zen golegilea baloia loratuz. Min gehien horrelako jokaldietan egiten zuten, baina aldageletara joan aurretik banakoa egin zuen Ane Lopezek Elorriokoen atzeko lerroa gaindituta.

 

Bigarren zatian hobe zelairatu ziren gorriak, eta urrutitik egindako jaurtiketa batekin aurretik jarri ziren, Tania Diaz oraingoan golegile, 1-2. Markagailua honela mantendu zen azken ordu laurden ingurura arte, izan ere bizkaitarrek berdinketa lortu zuten Itsasnek atezainari izkin egin ondoren. Baina bizkaitarrek berdinketa lortu ez ezik aurretik jartzea ere lortu zuten hirugarren gola penaltiz eginez, 3-2, Itsasnek horrela bere hat-trick-a borobildu zuelarik. Baina ez ziren gustura goierritarrak, eta gora egin zuten partidari buelta emateko amoz. Baita lortu ere, berdinketaren gola Maddi Aiestaranek egin zuen penaltiz, 3-3. Azkenik, aldeko korner bateko aldaratzea hartu eta Miren Etxebestek egin zuen amaierako 3-4koa. Hiru puntu hauekin seigarren postuan finkatu da Goierri Gorri 36 punturekin, hiru jardunaldiren faltan. Elorrio berriz bostgarren da orain 45 punturekin.