Tolosak puntu bat atera du Aurreraren aurka

2017ko apirilaren 4a - Antxon Iglesias

 

Gasteizen genuen aste hontakoa, Aurrera de Vitoriaren aurka. Aurreko astean bezala, gure salbazio matematikoaren billa abitu giñen Araba aldera. Beraien egoera gurea baina okerragoa izanda, ez zuten ezer galtzekorik. 

 

Autobusean, beti bezala Leire mikrofonoetan. Aste honetan aurreko Markelinen aulkitik-en efektua zela eta, rantxerak izan ziren nagusi. Autobusa siestarako prest zegoen momentuan hasi zen Leireren repertorioa. Ez dakit la mayor edo do sostenidon ari zen, baina Mexikotik entzungo ote zuten...

 

Partidari dagokionez, ondo hasi bagina ere, ez genuen lortu markagailuan aurretik jartzea. Bigarren zatian, Paularen hurruneko jaurtiketa bati esker sartu zuen 1-0ekoa. Partidua amaitzeko hamar segundu faltan, Ireneren jaurtiketan bati esker, atezainaren laguntzaz, 1-1 ekoa lortu genuen. Salbazioa lortzeko puntu bat falta zaigularik bueltatu giñen etxera.

 

Bueltakoan, astero legez, Aulkitik egitea zeni tokatzen zitzaion liskarrean, Naroak ni bakarrik falta nintzela komentatu zuen. Taldearen presio gogorraren ondoren, egin behar!. Idaztea ez da nirea, azkenekoz zerbait idatzi nuela eskolako diktadoak izango ote ziren... Ni bai enaizela salbatuko...

 

Golak: 1-0 Paulam, 1-1 Irene.