Lan ugari eginda, Leintz Arizmendik Mariño gainditu du Mojategin

2017ko urriaren 12a - mondraberri.com/Gontzal Landa Herbias

 

Partidu oso gogorra izan da, bero handia egin du eta bi taldeen arteko lehia handia izan da. Izan ere, Irungo Mariño taldea maila oso altukoa da, baina Leintz-Arizmendik jakin izan du gol aukerak baliatzen. Izan ere, partiduaren hasieran Lorek gola egin du, baina 10 minutura Mariñok berdinketaren gola egin du.

 

Bigarren zatiaren hasiera ere oso ona izan da etxeko taldearentzat, 8. minutuan Lorek beste behin gola egin baitu. 2. zati ia osoan etxeko taldea errentari eusten aritu da, eta kontraerasoan aukerak izan ditu, batez ere eskumako hegaletik.

 

Azpimarratzekoa da ere Miren Antxia atepean seguru aritu dela, eta gol batzuk galarazi dituela. Horren guztiorren ondorioz, azken emaitza 2 eta 1ekoa izan da.

Foto: Gontzal Landa Herbias
Foto: Gontzal Landa Herbias