VI Euskal Herriko Kopa

Fase Previa

2016ko apirilaren 11/ehkirola.eus

Ardoi 2-2 Oiartzun

Oiartzunek pelnaltika irabazi zion Ardoiri 2-0 galtzen joan ondoren

 

Zizur Nagusiko Ardoi zelaian jokatutako norgehiagoka binakako berdinketa eman ondoren penaltika erabaki zen Oirtzundarren alde sailkapena.

 

Ardoiko Ane Azkonak aurreratu zuen talde naffara, eta bi. denboraren hasieran 2. gola  sartu zuen bere taldearentzat Ane Gilek,Baina aldaketa egokiak egin eta eta Oiartzungo Evelyn Santosek (25.m) eta  Itsaso Navascuesek (32.m) berdinketa lortu zuten.

 

Penaltika ez Oiartzuarrak nagusitu ziren 5etik 5ak sartu ondoren eta Ardoikoak batean kale eginda.

 

Norgehiagoko ederra eta Oiartzuarrak sailkatu ziren, maiatzaren 8an Athletic-en aurka jokatu behar duten final erdira.

Argazkia: ehkirola.eus
Argazkia: ehkirola.eus

Añorga 2-3 Aurrera Vitoria

Aurrera de Vitoriak merezi gabe galdu zuen Añorgaren aurka

 

Apirilak 9an jokatu zen Murgian (Araba) Euskal Herriko VI emakuzkoen futbol koparen final laurdenen sailkapena. Giro ederrean eta 200 ikusle inguru aurrean Añorga K. E. 2-3 irabazi zion Aurrera de Vitoriari eta ondorioz Errealaren aurka final erdia jokatzeko sailkatu zen. Sara Tazoren bidez 35 m. irabazten hasi zen Aurrera, baina Maialen Vegak berdindu zuen Añorgarentzat. Berriro aurretik jarri zen Gasteizko taldea 41. m.an Sara Tazori esker. Baina minutu baten buelta eman zion Añorgak (58 m. Vanessa Cartonek eta 59. Nerea Eizagirrrek). Aukera ugari izan zituzten bi taldeak baina batez ere Aurrerak, baina azken metrotan egindako hurtsak alde batetik eta Añorgakoen Maddalen Fuentes atezainaren geldiketen ondorioz kanporatuak gelditu ziren Arabarrak.

 

Partiduan Bruce Springsteen iksuteko zozketatuta ziren bi sarrerak Laura Ibanezi tokatu zitzaizkion.